Edukira joan

Goi hezkuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Goi hezkuntzan eskuratzen den tituluetako bat graduatu titulua da: irudian, graduatua eskuratu dutenen ospakizuna.

Goi hezkuntza lehen eta bigarren hezkuntzaren ondoren unibertsitate eta ikerketa-erakundeetan burutzen diren ikasketen multzoa da, gehienetan jakintza arlo zehatz batean berezitua. Goi hezkuntzaren baitan titulu zenbait banatzen dira, goi hezkuntzan egindako ikasbidea zein izan den, hala nola gradu eta doktorego tituluak.

Ikasketa motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde gehienetan, graduko eta graduondoko ikasketak daude. Ikasketa mota bakoitzaren barruan zenbait titulu daude: nagusiak graduko titulua, masterra eta doktoregoa dira. Batzuetan, graduko titulua eta masterra batera lor daitezke.

Unibertsitateek eskaintzen duten titulu nagusietako bat da. Normalean, bigarren hezkuntza amaitutakoan hasten da eta jakintza esparru bati buruzko trebakuntza orokorra eskaintzen du. Iraupena hiru urtekoa (Ipar Euskal Herrian eta Europako herrialde askotan) edo lau urtekoa (Hego Euskal Herrian, Estatu Batuetan eta Europako herrialde batzuetan) izan ohi da. Kasu batzuetan luzeagoa izan daiteke: adibidez, osasun arloko graduetan. Gradua amaitu ondoren, ikasleek master bat egin dezakete, edo doktorego bat zuzenean hasi.

Bi urteko lizentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu Batuetan oso ohikoa den gradu mota da. Bi urteko iraupena du eta gehienbat arlo profesionaletan eskaintzen da. Lizentziaren amaieran, ikasleek aukera dute gradu bateko hirugarren ikasturtera pasatzeko eta gradu bat lortzeko, bi urtez ikasi ondoren.

Espezializazio-titulu bat da: arlo zehatz bati buruz gehiago ikasteko balio du. Europako herrialde gehienetan derrigorrezkoa da master bat lortzea doktorego ikasketak egiteko. Urtebeteko edo bi urteko iraupena izan ohi du herrialdearen eta arloaren arabera. Hiru urteko graduak eskaintzen dituzten herrialdeetan, bi urte irauten du masterrak; lau urteko graduak eskaintzen dituztenetan, aldiz, urtebete. Master batzuek trebakuntza profesionala eskaintzen dute, lanbide jakin baterako; beste batzuek ikerkuntzarako trebatzen dute.

Graduko titulua eta masterra batera lortzea ahalbidetzen duen titulua da (ez da nahastu behar frantsesezko licence kontzeptuarekin). Orohar bost bat urteko iraupena du eta oso ohikoa da Latinoamerikan. Espainian ere ohikoa zen XXI. mendera arte.

Goi-mailako titulu gorena da. Ikerkuntza titulu bat da eta iraupen oso aldakorra du (gutxienez hiru urtekoa, arloaren eta herrialdearen arabera). Ikasleak gai jakin bati buruz ikertzen du eta doktore-tesia idatzi eta aurkeztu behar du gaiari buruz. Doktoregoa amaitzean, ikasleak doktore titulua lortzen du. Ohikoa izaten da doktoregoa egiten ari den ikasleak ordainsari bat jasotzea eta unibertsitatean eskolak ematea. Europako herrialde gehienetan, nahitaezkoa da master titulu bat edukitzea doktorego bat hasteko; Estatu Batuetan, berriz, nahikoa da graduko titulua edukitzea.

Unibertsitate bakoitzak bere sarbide-prozedurak zehazten ditu, baina prozedurak berdintsuak izan ohi dira herrialde bereko unibertsitate ezberdinetan. Graduko ikasketetarako, beharrezkoa izan ohi da batxilergo titulu bat edo baliokide bat izatea; batzuetan, sarbide-proba bat gainditu behar da. Graduondoko ikasketetarako, graduko titulu bat behar da eta, herrialde batzuetan doktorego ikasketak egiteko, masterreko titulu bat.

Goi hezkuntza herrialde ezberdinetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan goi hezkuntza nahiko estandarizatuta dago, European Credit Transfer and Accumulation System sistemari esker. Sistemaren partaide diren herrialdeetan, titulu bakoitzak ECTS kreditu kopuru jakin bat du, eta kreditu horiek baliokideak dira herrialde guztietan. Tituluak hiru ziklotan banatzen dira: lehen zikloa graduko tituluei dagokie, bigarrena masterrekoei, eta hirugarrena doktoregoei.

Hego Euskal Herria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Euskal Herrian, unibertsitateek graduko (4 urte), masterreko (urtebete normalean) eta doktoregoko tituluak eskaintzen dituzte.

Graduko ikasketak burutu ahal izateko, derrigorrezkoa da batxilergoko titulua edo baliokide bat: adibidez, lanbide hezkuntzako goi mailako titulu bat. Egin nahi diren graduko ikasketen arabera, zientzietako, letretako eta arteetako batxilergoak daude. Horretaz gainera, derrigorrezkoa da unibertsitaterako sarbide proba batzuk gainditzea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]